/ Proiektuak / Utilitateak/Sareak

Utilitateak/Sareak

Tracasa Globalen erreferenteak gara ur-hornidurako eta -saneamenduko sareen kudeaketa adimendunerako GIS soluzioak (informazio geografikoko sistemen ingelesezko siglak) ezartzean.

Tracasa Globalen zerbitzuek gure enpresak uraren sektorean informazio geografikoko sistemei buruz dituen ezagutza eta eskarmentu guztia biltzen du, zeinak 2002. urteaz geroztik Tracasa Globalen sozio estrategikoa den Esriren Utility Network teknologiaren gainean konfiguratuta dauden. Uraren ziklo integrala kudeatzeko ardura duten erakundeei hornidura- eta saneamendu-sareak eraginkortasunez kudeatzeko baldintzarik onenak bermatzen dizkien soluzioa lortzea ahalbidetzen dute.

Erreferentziazko posizioa sektore nazionalean

2009an Iruñerriko Mankomunitatean Esri teknologiara lehen aldiz migratu ondoren, Tracasa Global Espainian ura kudeatzeko GIS soluzioen ezarpen gehien egin dituen enpresa bihurtu da, sektorearen barruan nazio-mailan duen erreferentziazko sendotuz.

Era horretan, gure herrialdean uraren ziklo integrala kudeatzen duten 21 erakundek erabiltzen dituzte Tracasa Globalen GIS zerbitzuak, eta guztira 9 milioi pertsonari baino gehiagori ematen diete zerbitzua: Iruñerriko Mankomunitatea, Emalcsa, Consorcio de Aguas de Asturias, Aljarafesa, Aguas de Cádiz, Aguas del Puerto de Santa María, Emasa, Facsa, Aguas de Burgos, Aguas de Gijón, EMAYA, EMACSA, ARECIAR, El Ejido, Acosol, GIAHSA, Acciona (DACUA proiektua), Chiclana Natural, Galasa, Ecociudad Zaragoza eta Aquavall.

Askotariko onurak dakartzaten zerbitzu pertsonalizatuak

Ezarpen guztiak ur-sareak kudeatzeaz arduratzen diren enpresen premiak kontuan hartuta diseinatu eta eraiki dira. Baliabide urria da, eta urtero kudeaketa gero eta garrantzitsuagoa da jasangarritasunari dagokionez.

Tracasa Globalen GIS zerbitzuek ur-sareak kudeatzen dituzten enpresei dakarzkien onuren artean honakoak aipa daitezke, besteak beste:

• Ur-sareak hobeto planifikatzea eta optimizatzea, GISek datu geoespazialak ikusteko eta aztertzeko aukera ematen baitute

• Sarean ihesak eta arazoak detektatzea, aukera ematen duena intzidentzietarako soluzio azkarragoak bilatzeko

• Eraginkortasun handiagoa sareko aktiboen mantentzean eta kudeaketan

• Kostu operatiboak murriztea, eraginkortasuna hobetzearen eta ur-galerak murriztearen ondorioz

• Eta, azken batean, uraren kudeaketa hobea komunitate osoarentzat

Ildo horretan, Tracasa Globalen zerbitzu berritzaileek baliabide naturalen kudeaketa adimenduna bermatzen dute, kasu honetan, ura bezalako ondasun preziatu batena, eta Utilitateak/Sareak eremuko jardueraren adibide dira.
Sektore horretan 21 GIS ezarpenekin, Tracasa Global sendotu egin da, uraren ziklo integrala kudeatzen duten erakundeentzako erreferentzia nazional gisa ez ezik, eguneroko lanarekin eta proiektuekin gizarte jasangarriagoa eta berritzaileagoa eraikitzen laguntzen duen enpresa publiko gisa ere.