/ AA eta Datuen Zientzia

AA eta Datuen Zientzia

Datu geografikoaren arloko teknologiarik berritzaileenak erabiltzen ditugu

Tracasa Globalek konpromiso irmoa du berrikuntzarekin eta soluzio adimendun berriak sortzearekin. Gure Berrikuntzako Ekosistemaren barruan, Tracasa Instrumentalekin batera lan egiten dugu, gure zerbitzuak hobetuko dituzten ideia- eta proposamen-fluxu etengabea ziurtatzeko.

Berrikuntzako Batzordea

Enpresaren arlo guztien ordezkariekin, berrikuntza eta konpainiaren estrategia lotzen ditu.

I+G Laborategia

Lantalde propioa, analitika aurreratuan eta informazio geoespazialera aplikatutako adimen artifizialean espezializatua.

Berrikuntzako Bulegoa

Joera teknologiko berrien eta elkarlanerako eta finantzaketarako aukera berrien jarraipena egitea.

Berrikuntzako Ekosistema horren barruan, etengabeko harremana dago Berrikuntzako eta Aurrerapen Digitaleko Departamentuaren eta Tracasa Globalen negozio-ildoen artean. Horri esker adimen artifizialaren eta datuen zientziaren arloko ezagutza eta eremu geoespazialaren arloko eskarmentu teknikoa eta negozioen arloko eskarmentua uztar daitezke, balio erantsi handia duten zerbitzu berritzaile berriak proiektatu eta garatzeko. Horrela bada, besteak beste, honako soluzio hauetan lan egiten dugu:

Lan horri esker, Tracasa Globalen I+G+b lantaldea erreferentziazko posizioa lortzen ari da azken urteotan Lurraren behaketari buruzko lehiaketetan. Izan ere, dagoeneko bi garaipen eta hiru podium lortu ditu Europako Espazio Agentziaren mendeko AI4EO plataformaren nazioarteko bost erronkatan.

Gainera, I+Gko laborategiak bere lan zientifikoa areagotu du konpainiaren negozio-ildoekin lotutako arlo tematikoetan, eta 20 artikulu zientifikotik gora ondu ditu. Artikulu horietako askok oihartzun handia izan dute gaian espezializatutako komunitate zientifikoan, eta horietako batzuk Google Research bezalako ikerketa-zentroek aipatu eta IEEE bezalako erakunde garrantzitsuek argitaratu dituzte.

Ildo horretan, dibulgazio zientifikora eta garapen teknologikora bideratutako nazioko eta nazioarteko espazioetan dugun presentziari esker, ospe handia lortu dugu ikerketa-komunitatean, eta erreferentziazkoak gara Lurraren behaketari aplikatutako adimen artifizialaren erabileran.