
Profesionaltasuna, konpromisoa eta garapena
85 pertsonak osatzen dute Tracasa; haietarik, %65etik gora goi-mailako tituludunak dira, ospe handikoak eta ibilbide luzekoak konpainian.
Ezagutza eta esperientzia metatzen duten profesionalak dira, teknologia aurreratuak erabiltzen ohituta daudenak enpresaren jarduera-arlo guztietan. Kalitate eta zorroztasunaren kultura transmititzen jakin dute Tracasaren ezaugarri eta bereizgarri bilakatu arte.

Antolakuntza
Honako eskema honen arabera egituratzen da enpresaren organigrama:

Presentzia
Tracasan urteak daramatzagu merkatu nazionalean proiektu handiak garatzen, hala nola Katastro, Kartografia eta Lurraldeari buruzko Informazio-sistemak. Denbora horretan zehar hartutako esperientziari esker, indar handiz sartu gara merkatu latinoamerikarrean. Afrikako kontinentean ere, proiektu kartografiko handi bat garatu dugu. Gero eta nabarmenagoa da Europan zehar gauzatzen ari garen hedapena. Parte hartzen ari gara, Europako beste erakunde garrantzitsu batzuekin batera, arauak zehazteko eta balio erantsiko zerbitzuak abiarazteko europar proiektuetan, eta horrek agerian uzten du nolako konfiantza duten guregan Europako agintariek, gure teknika- zein giza-gaitasunetan oinarrituta.
Honako mapa honetan, Tracasak egindako azken proiektuen kokalekuak ageri dira:
Partnerrak
Tracasak partner-aliantza estrategikoak ditu enpresa hauekin:
Tracasa erreferentzia nazionaleko enpresetako bat da GIS soluzioen ezagutzan eta garapenean. Bide horretan, Tracasak Esri teknologiaren aldeko apustua egiten du; eta, hartan, besoz beso lan egiten du GIS soluzioak garatzeko, ezartzeko eta haien gaineko aholkularitzan.
Tracasa Airbus Defence and Space entitateak baimendutako reseller da haren produktu eta zerbitzuen portfolioa banatzeko; arlo horretan, honako hauek nabarmendu daitezke: Spot 6 eta 7, Pléiades edo TerraSas-X delakoa.
I+G+B

Tracasan, gure ekoizpen-prozesuetan sormena sartzearen aldeko apustua egiten dugu, eta, horretarako, berrikuntzaren kudeaketaz baliatzen gara:
- Alde batetik, modu kritikoan ebaluatzen ditugu gure egungo zerbitzuak, barne-prozesuetatik eta lanaren kudeaketatik hasi eta negozio-ereduetaraino eta haiek eskatzen duten teknologiaraino.
- Bestalde, oso atsegin zaigu gure langileek –gaitasun eta kualifikazio handikoak dira– ematen dituen ideiak hartu eta haiei forma ematea, etorkizuneko zerbitzuak definitze aldera.
Arlo honetan egindako beste jardueretako bat da I+G+B prozesua integratzea eta osatzea; berrikuntza teknologikoaren ekosistemako agenteek garatutako prozesua izaten da hura.
- Azken garapen teknologikoak gure negozio-soluzioetara transferitzen ditugu, horixe baita gure lanaren fokua; horrela, gure bezeroen erabiltzaile-esperientzia hobetzen dugu, haien beharretara are gehiago egokituta.
- Bereziki interesgarriak iruditzen zaizkigun lerro teknologikoen garapena gidatzen dugu etengabeko elkarlanarekin –unibertsitateekin, zentro teknologikoekin eta beste enpresa berritzaileekin–, bai modu globalean eskualde mailako erreferentzia garen sektoretan, bai tokiko mailan erronka berriei aurre egiteko eta gure eskualdearen garapen ekonomikoa errazteko aukera eskaintzen digun beste edozein alderditan.

ZEREGINA
Gizartean baloreen sorkuntzan lagundu, Administrazio Publikoen sektorean laguntza zerbitzu eta hobekuntza eta berritze konponbideen garapenaren bidez.

IKUSPEGIA
Administrazio Publikoarentzat berritze konponbideak garatzen aditua den Empresa, soluzio teknologiko, Lurralde Ingeniaritza, baliodun Kartografia eta baita Laguntza Tekniko espezializatuen bidez, Nafarroan sektore honen berrikuntza, hazkuntza eta garapenean lagunduz, nazioko zein nazioarteko merkatuan bertako bazkideekin elkarlanean arituz.

BALOREAK
- Etorkizuneko berme hoberena, enpresaren ekonomia-oreka eta egonkortasuna dira.
- Erronka eta aukera berriei erantzuteko pasioa, anbizioa eta bikaintasuna.
- Gure erakundearen hazkunde iraunkorraren aldeko konpromisoa nazio eta nazioarteko merkatuan, tokiko bazkideekin lankidetzan.
- Printzipio etiko, trazabilitate eta gardentasuna defendatzeko integritatea eta konpromisoa.
- Etengabeko hobekuntza, garapen profesionala eta ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 27001 nazioarteko arauetan oinarritutako kudeaketa sistemak ezartzeko konpromisoa.
- Kalitatearekiko konpromisoa, gure jardueran eragina duten barneko eta kanpoko faktoreak aztertzen, baita gure jarduera operatiboen iraupen, kostu eta gogobetetzearen joera adierazleak hobetzen.
- Ingurumenarekiko konpromisoa existitzen diren arriskuak kontrolatzeko, papera eta tonerraren kontsumoa murrizteko, baita elektrizitatea eta sortutako hondakinei tratamendu egokia emateko.
- Informazioaren sergurtasunarekiko konpromisoa, langileen pribatutasuna bermatu eta gure jarduera operatiboekin lotutako informazio konfidentziala babesteko. Konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko konpromisoa, informazioari buruzko arriskuen murrizketaren bidez, oinarrizko bi segurtasun neurri aplikatuz: sarbide fisiko eta logikoaren kontrola; eta erregistratutako gertakarien kausaren ebazpena.
Kalitatea
Konpainiaren kudeaketa sistema ISO 9001 arauaren arabera ziurtatzen da. Ziurtagiri honek prozesuak gure bezeroen gogobetetze maximoa lortzeko kudeatu eta hobetzen direla bermatzen du.
Informazio segurtasuna
Erabilitako informazioaren segurtasuna bermatzea ezinbestekotzat hartzen dugu. Hori dela eta, ISO 27001 arauaren araberako ziurtagiria lortu genuen. Ziurtagiri honek kontrolak aplikatu eta etengabe hobetzera behartzen gaitu, informazioaren tratamenduan dauden arriskuak minimizatzeko.