Nor garen

Tracasa Global Nafarroako Gobernuaren enpresa publiko teknologikoa da, eta balio erantsi handiko negozioetan espezializatuta dago: software-ingeniaritzan, informazio geografikoko sistemetan, datu espazialen analisian eta lurraldearen kudeaketan, nazioan zein nazioartean.

Tracasa Globalek produktu eta zerbitzu geoespazialak eskaintzen ditu gure planetaren bizi-kalitateari eta jasangarritasunari eta segurtasunari laguntzeko, berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren aldeko etengabeko apustuarekin, datuen zientzia eta adimen artifiziala elementu gaitzaile gisa hartuta. Tracasa Global Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (CPEN) barruan dago.

Azken urteotan, gure ezagutza teknikoari, metatutako eskarmentuari eta soluzio berritzaileen bilaketari esker, erreferentziazkoak bihurtu gara hainbat sektoretan, batez ere ingurumenean eta jasangarritasunean, utilitateetan eta sareetan, larrialdietan eta segurtasunean eta katastroan eta lurraldean.

Espezializazio altu horri esker, askotariko profiletako bezeroekin lan egin dezakegu (nazioarteko agentziak eta erakundeak; tokiko, eskualdeko eta nazioko administrazioak; unibertsitateak; ikerketa-zentroak; sektore pribatuko enpresak…), bai eta Horizon Europe, EDF eta Erasmus+ bezalako berrikuntza-programetan ere.

Misioa

Gure bezero eta bazkideekin lankidetzan, teknologia digital aurreratuetan oinarritutako zerbitzuak eta soluzioak berritzea eta garatzea, planeta jasangarriagoa eta seguruagoa garatzen laguntzeko.

Ikuspegia

Erreferentziazko enpresa gara soluzio teknologikoetan eta ezagutza-zerbitzu aurreratuetan, datu territorial eta geoespazialari balioa ematean oinarrituta. Pertsonak, garapen profesionala eta balio erantsi handiko zerbitzuak, eraginkorrak eta kalitatezkoak lehenesten ditugu, etengabeko hobekuntza eta berrikuntza, bakarka eta taldean, gure garapenaren eta gizarteari laguntzeko gaitasunaren oinarria diren kultura batean.

Balioak

Konpromisoa Nafarroarekin

Nafarroako enbaxadore gisa jarduten dugu, gure lurraldeaz haraindi adorea eta konfiantza sortuz.

Berrikuntza eta Etengabeko hobekuntza

Berrikuntza bultzatzen dugu, soluzio seguruak, jasangarriak eta pertsonengan eta gizartean eragin positiboa dutenak sortzeko.

Kalitatea eta Bikaintasuna

Zorroztasunez eta grinaz lan egiten dugu gure bezeroei balio handiena ematen dieten zerbitzu fidagarriak eta jasangarriak eskaintzeko.

Osotasuna eta Gardentasuna

Zintzotasunez eta arduraz jokatzen dugu, eta egiten dugun guztian estandar etiko altuek gidatzen gaituzte.

Ziurtagiriak

Enpresaren kudeaketa-sistema ISO 9001 arauaren arabera ziurtatuta dago. Ziurtagiri horrek bermatzen du prozesuak kudeatu eta hobetu egiten direla, gure bezeroen gogobetetasun handiena lortzeko.

Bestalde, enpresak ingurumena hobetzeari eta zaintzeari dagokionean duen sentsibilizazioak ISO 14001 ziurtagiria lortzea ahalbidetu zuen. Ziurtagiri horrek bermatzen du enpresari eragiten dioten ingurumen-alderdiak etengabe landu, ebaluatu eta hobetzen direla.

Amaitzeko, funtsezkoa iruditzen zaigu tratatzen dugun informazioaren segurtasuna bermatzea. Horregatik, ISO 27001 arauaren araberako ziurtagiria lortu zen. Ziurtagiri horrek kontrolak aplikatzera eta etengabe hobetzera behartzen gaitu, informazioaren tratamenduan dauden arriskuak minimizatzeko. Gainera, Tracasa Globalek Segurtasun Eskema Nazionalaren (ENS) ziurtagiri berria lortu du, 311/2022 Errege Dekretuan arautua dagoena.

distintivo_ens_certificacion_MEDIA_RD311-2022

IRIS Poloa

Tracasa Global Europako Nafarroako Berrikuntza Digitaleko Poloa (IRIS) proiektuko kidea da. Nafarroako Berrikuntza Digitaleko Poloa, Europa Digitala programaren esparruan, Europako Batzordeak hautatu du European Digital Innovation Hubs (EDIHs) delakoaren lehen sareko kide izateko. Gaur egun, Tracasa Globalek biki digitalak ezartzeko premia teknologikoak diagnostikatzeko zerbitzua eskaintzen du IRIS Poloaren barruan.

Aliantzak

Aliantza estrategikoak ditugu hainbat erakunderekin. Horien artean, Tracasa Globalek, GIS soluzioen ezagutzan eta garapenean erreferentziazko enpresa den aldetik, Esriren teknologiaren aldeko apustua egiten du, eta harekin batera lan egiten du GIS soluzioen aholkularitzan, garapenean eta ezarpenean. Tracasa Global Esriren Partner Network Gold da.

Gainera, gure eguneroko jardunaren barruan, Tracasa Global GISIG (Geographical Information Systems International Group), EARSC (European Association of Remote Sensing Companies), Fundación Círculo de Tecnologías para la Defensa y la Seguridad, Asociación Española de Teledetección eta Ametic (Asociación representantes del sector de la industria digital en España) erakundeetako kide da.

TracasaWomenTIC

Gure konpromiso nagusietako bat. Taldea Tracasa Global eta Tracasa Instrumentaleko emakumeek osatzen dute, eta haren helburu nagusia emakumeak sektore teknologikoan duen agerikotasuna areagotzea da. Lantaldea ekimenak garatzen ari da hainbat arlotan, Zientziako Emakumearen eta Neskaren Eguna dela-eta ekintzak eginez, NUPeko ikasleekin mentoretzak eginez eta STEM Erronka eta Rompiendo la rueda (Hautsi gurpila) abian jarriz. Ezagutu TracasaWomenTICen xehetasunak eta nobedadeak! Hona hemen lantaldearen harremanetarako helbidea: tracasawomentic@itracasa.es