solucionescartograficas

Zerbitzu kartografikoak

Tracasak ibilbide luzea du kalitate eta prezisio handiko oinarrizko informazio kartografikoa ekoizteko proiektuak egiten, eta ekoizpen-zikloaren atal guztiak osatzen ditu: datuak airez garraiatutako sentsoreen bidez hartzea, kartografia topografikoa, eredu kartografikoak, ortofotoak, ortoirudiak, lurraldearen eredu digitalak, LiDAR produktuak eta aholkularitza…

Teledetekzioan espezializatutako talde bat dugu, gauza dena bai sentsore optikoen irudiak erabiltzeko (Landsat, IRS, SPOT, IKONOS, Quickbird…), bai radarra erabiltzeko (ENVISAT,…); gainera, taldeak ezagutza sakonak ditu sailkapen gainbegiratuan objektu, testura, erabaki-arbola eta irudi-fusioaren arabera (FAST, SRF, Wavelets…), bai eta zenbait tresna erabiltzeko orduan ere (ERDAS, ENVI, ERMAPPER, Delta Q, Feature Analyst, …).

Zerbitzu kartografikoen zenbait proiektu

  • Ekuadorko Kartografia Tematiko Nazionala
    anemptytextlline
    Esperientziaren balioa Ekuadorko Errepublikak eta garapenerako banku inter-amerikarrak akordio bat adostu zuten 2011n landa-katastroa eta...
gestionterritorio

Lurraldearen kudeaketa

Tracasa espezialista da SIG teknikak aplikatzen askotariko lurralde-azterketak egiteko. Azken urteotan halako proiektu ugari egin ditugu, naziokoak eta nazioartekoak, bereziki honako gai hauetan:

  • Lurzoruaren okupazioa eta estaldura: Lurzoruaren okupazioari buruzko mapak, CORINE Land Cover…
  • Edafologia: Kartografia edafologikoa, desertifikazioa, gazitasuna…
  • Baliabide hidrikoak: Azterketa hidraulikoak, uholde-arriskuak…
  • Nekazaritza-baliabideak: Nekazaritzako produktibitatearen estimazioak, laborantza ureztatuen SIGa…
  • Abeltzaintza: Lurraldearen larratze-gaitasunaren balorazioa, abeltzaintzari buruzko inkestak, abelbideak, abeltzaintza-hondakinen kudeaketa…
  • Oihan-baliabideak: Oihan-ziurtagiriak, oihaneko antolamendurako azterketak, oihaneko biomasaren ebaluazioa…
  • Lurzatiak biltzeko prozesuak.
  • Desjabetzeak.
  • Lurren ukipenaren kudeatzailea.
  • Zaratak: Inguruneko zarataren aurkako plan estrategikoak eta ekintza-planak.
  • Suteak: Suteen kartografia, erregarritasun-mapak,…
  • Landaredia: Landaredi-serieak.
  • Klima-aldaketa.
  • Estatistika: Erroldak eta estatistika-eragiketak.

Lurraldea kudeatzeko zenbait proiektu

sit

Lurraldeari buruzko informazio-sistemak

Gure ekipo teknikoek, 30 urtetik gorako ibilbidean zehar sendotuta, zerbitzu-sorta zabala eskaintzeko aukera ematen digute, lurralde-datuaren bizi-ziklo osoa hartuta:

  • Lurralde-ingeniaritza: Kartografia tematikoak (Erabilerak eta Estaldurak, Edafologia, Geomorfologia, Oihangintza…), uholde-modelizazioa eta – azterketak, Zaraten Mapa Estrategikoen modelizazioa eta ekoizpena, kartografien balidazioa,…
  • Datu espazialen azpiegituren (IDE) garapena eta mantentze-lana, INSPIRE Europako zuzentarautik eratorrita.
  • Geografiari buruzko Informazio-Sistema Korporatiboen edo Sektorialen diseinua, garapena eta ezarpena, baita haiei lotutako aholkularitza-zerbitzuak ere.

Lurralde-kudeaketara bideratutako soluzio teknologikoak ematen ditugu esparru publikoan zein pribatuan zenbait sektoretan: Ingurumena, Hirigintza eta Lurralde Antolamendua, Nekazaritza, Oihangintza, Turismoa, Utilities, Barne-Larrialdiak,..

Lurraldeari buruzko informazio-sistemen proiektu batzuk

solucionesmunicipales

Udal soluzioak

30 urtetik gorako bidea egin dugu toki administrazioen zerbitzura, eta, horri esker, modu iraunkorrean hazi gara, gure produktuen kalitatea eta eskaintza areagotuz gure bezeroentzat.

Tracasak udalen Udal Inbentarioen ezarpena, balorazioa eta mantentze-lana kudeatzen ditu (Ondasun higigarriak, higiezinak, bide-sareak, altzariak…), eta tramiteak eta kontsultak internet bidez egiteko aukera ematen du.

Omisio katastralen detekzioan gaude espezializatuta, eta katastroen datu-baseak higiezinen errealitate fisikora eguneratzen ditugu.

Udalen diru-bilketa handitzera bideratutako zerbitzuak ematen ditugu, eta zenbait zerga ikuskatzen laguntzen dugu, hala nola EIOZ, JEZ, Gainbalioak, %1,5eko Tasa, bide publikoen eta pasabideen okupazioaren Kudeaketa…

Udal soluzioen zenbait proiektu

modernizacionadministracion

Administrazioa modernizatzeko soluzioak

Irtenbideak eta informazio-sistema korporatiboak garatu, bilakatu eta mantentzen ditugu hainbat arlotan administrazio publikorako, hala nola katastroan, ogasunean, espediente korporatiboen kudeaketan, justizian, polizian, larrialdietan (112), hezkuntzan, eta oro har, negozioa ezagutzea gakoa den alorretan kalitatezko zerbitzuak berme osoz emateko.

Softwarea garatzeko bizi-ziklo osoa kudeatu eta gauzatzeko prozesuak eta tresnak ditugu eskura, eta horrek gure irtenbide eta zerbitzuen kalitatea eta iragarpen bideak bermatzen ditu.

Gobernantza eredu bat aplikatzen diogu gure proiektu bakoitzari; hau da, softwarea garatzeko bizi-zikloa zehaztu eta ebaluatzeko prozesu eta prozedurak dira, betiere metodologia arinetan oinarriturik, produktibitate, eraginkortasun eta kalitate maila handiagoa lortzeko asmoz. Hori guztia hobekuntza prozesu etengabean eta jardunbide egokiak etengabe txertatuta.

Gure giza taldeak eskarmentu handia du, eta guztiak ere gai dira negozio arloko aholkularitza zerbitzuak eta laguntza teknikoa emateko, proiektuak kudeatze nahiz garatze aldera.

Urteetan zehar eskuratutako esperientziari eta negozio ezagutzari esker, katastro arloa kudeatzeko sistemen eta kudeaketa prozesaleko sistemen (justizia) ezarpena zabaldu dugu beste administrazio batzuetara, eta bereziki dira aipagarriak Mexiko DF, Araba, Kantabria eta Andorrarako egindako proiektuak.

Gure iritziz, katastroa eraginkortasunez kudeatzea oinarrizkoa da administrazioa modernizatzeko, dela diru-sarrerak handitzeko ahalmena duelako, dela lurraldearen gaineko kudeaketa egituratzen duelako, dela ondasun higiezinak edukitzeari buruzko segurtasun juridikoarentzat lagungarria delako.

Nazioartean, ziklo osoa betetzen dugu Tracasan, katastro arloko informazioa ezarri, eguneratu eta mantentze-lanetatik, katastroa kudeatzeko irtenbideak garatu eta ezartzeraino, esperientzia zabala baitugu horrelako proiektuen gauzapenean.

Administrazioa modernizatzeko soluzioei buruzko zenbait proiektu