Ekuadorko Kartografia Tematiko Nazionala

Esperientziaren balioa

Ekuadorko Errepublikak eta garapenerako banku inter-amerikarrak akordio bat adostu zuten 2011n landa-katastroa eta -erregistroa kudeatzeko sistema eraginkor bat ezartzeko, maila nazionalean, honako helburu hauekin: segurtasun juridikoa ematea jabetzaren eskubideei, laguntzea kantonamenduen tributu-politikak aplikatzen, eta informazioaz hornitzea landa eremuko lurralde-antolamendua planifikatze aldera.

Arlo horretan 30 urtetik gorako esperientzia dugunez, MAGAPek (Nekazaritza, Abeltzaintza, Ur-kultura eta Arrantza Ministerioa) bi lizentzia esleitu zizkion Tracasak eta Nipsak eratutako ABEEri, 2014an herrialdearen kartografia tematikoa egiteko; kartografia hori landa-lurrak baloratzeko prozesuak egiteko eta kantonamenduak antolatzeko erabiliko da.

Proiektuaren helburua eta helmena

Bi ziren lizitazio haien asmoak: batetik, kartografia tematikoa sortzea, 1:25.000 eskalakoa, 120.000 km2-tik gorako eremu batean, honako ezaugarri hauek zehazteko: landare-estaldura, lurraren erabilera, ekoizpen-sistemak, geomorfologia, lurzoruak, lurraren erabileraren gaitasuna, lurra lantzeko zailtasuna eta laborantzen eremu homogeneoak. Bestetik, kartografia bat doitzea eta modelatzea Ekuadorko luze-zabalera guztiarentzat, hainbat datu eskainita, hala nola sumendi-arriskuak, bide-sarerako irisgarritasuna, metaketa-azpiegiturarako eta nekazaritzako erraztasunetarako irisgarritasuna, ekonomia-zentro garrantzitsuetarako irisgarritasuna, eta irisgarritasuneko eremu homogeneoak.

Kartografia bektorialak eta raster motakoak sortzeko, hainbat baliabide erabili ziren, honako hauek guztiak, besteak beste: aireko argazkien, ortofotoen eta satelite-irudien (2D eta 3D) fotointerpretazio digitaleko teknikak; datuak doitzea landan; laborategietako probak; inkestak nekazariei; bigarren mailako informazioaren bilketa eta aztertutako eremuaren analisi integrala; sumendi-arriskuen kartografia MDEra doitzea; raster-irisgarritasunaren modelatzea, eta geografia-informazioaren sistemak (GIS).

Kartografia tematikoa

Lau gai nagusitzen dira sortutako mapa tematikoetan:

1. Landare-estaldura eta lurraren erabilera, ekoizpen-sistemak eta laborantzen eremu homogeneoak: Landare-estaldura eta lurraren erabilera fotointerpretatu ziren, honako hauek erabilita: ortofotoak, bereizmen handiko ortoirudiak, bereizmen ertaineko satelite-irudiak eta landan egindako egiaztatze-lanak. Estatistika-inkestak eginez, estaldura-kartografia eta lurraren erabileraren arabera zehaztuta, nekazaritza eta abeltzaintzako produkzio-sistemen karakterizazio bat egin zen. Bere aldetik, estalduraren eta lur-erabileraren kategoriak zenbait aldaeraren arabera taldekatu ziren.

2. Geomorfologia, lurzoruak, lurraren erabileraren gaitasuna eta lurra lantzeko zailtasunak: Landan egindako behaketak eginez eta 3 dimentsioko fotointerpretazio digitaleko teknikak erabiliz, zenbait erliebe-forma delineatu ziren, honako hauek guztiak kontuan hartuta: izaera, jatorria, bilakaera eta erliebe-modeloen eraketan esku hartzen duten zenbait fenomeno. Mapa geomorfologikoa egiteak, baita landako behaketetan lortutako informazioak (laginketak eta inkestak) ere, lurzoruen mapa bat egitea dute helburu; gero, GIS analisia eginda, lurraren erabileraren gaitasunari eta lurra lantzeko zailtasunari buruzko kartografia deribatua sortzen da.

Adibidea: lurzoruen mapa eta lurzoruaren profilaren karakterizazio edafologikoari buruzko laginketa.

3. Sumendi-arriskuak: Egokitu egin zen kontratatzaileak sumendi-arriskuei buruz emandako kartografia Ekuadorko goraguneen eredu digitalera.

4. Irisgarritasunari buruzko kartografia: Oinarri-kartografia eta MDT kontuan hartuta, eredu bat proposatu zen raster kartografia honako hauetara egokitzeko: bide-sarerako irisgarritasuna, metaketa-azpiegiturarako eta nekazaritzako erraztasunerako irisgarritasuna, ekonomia-zentro garrantzitsuetarako irisgarritasuna. Irisgarritasuneko modelatzearen emaitzak formatu bektorialean laburbildu ziren irisgarritasuneko eremu homogeneoen kartografian.

Raster-kartografiaren adibideak: distantziaren araberako irisgarritasuna eta irisgarritasun grabitazionala.

Proiektuaren zifrak

Proiektuan, honako geruza tematiko hauek sortu ziren:

– Geomorfologia: 66.000 unitate fotointerpretatu/221 geoforma mota

– Geopedologia: > 9.000 unitate edafiko/>8.000 laginketa/20.000 analisi

– Lurren erabileraren gaitasuna: 8 mota/65 erabiltze-unitate

– Lurra lantzeko zailtasuna: 5 mota/63 lantze-unitate

– Urak eragindako higaduraren mehatxua: Urak eragindako higaduraren arriskuaren 5 mota

Emateko moduan:

Kartografia ArcGIS softwareko File GdB artxiboan eta PostGRES sistemako PostGIS luzapenean; 
Landa-fitxen BdD-ak Postgre SQL formatuan eta PostGIS luzapenean; Irteera kartografikoak pdf eta mxd (ArcGis 10.1) formatuetan.

Metadatuak 50 K orri eta kantonamendu bakoitzeko
Kantonamenduen gaineko memoria teknikoa
– Infiltrazio-abiadura: 7 mota/> 6.000 infiltrazio-proba eginda

– Landare-estaldura eta Lurraren erabilera: 180 mota/ >20.000 landa-fitxa

– Ekoizpen-sistemak: >5.000 inkesta/> 50.000 argazki

– Laborantzen eremu homogeneoak: 81 eremu homogeneo

Ecuadorreko lurrikara Tracasaren mapetan

Empresa publikoa

Tracasak Ekuadorren egindako kartografia laguntza erabakigarria izan da herrialde berreraikitzeko lanetan, 2016ko apirilaren 16an izandako lurrikara suntsigarriaren ondoren.

Bezeroa

Nekazaritza, Abeltzaintza, Ur-kultura eta Arrantza Ministerioa SIGTIERRAS programa

Erreferentziak

http://www.sigtierras.gob.ec/

Proiektu gehiago - Zerbitzu kartografikoak