Hondakinen Bilketa Kudeatzeko SIGaren proiektua 2009an sortu zen, honako helburu honekin: Hondakinen kudeatzaile alfanumerikoaren funtzionaltasuna zabaltzea GIS funtzionaltasun bat sartzeko. Web-aplikazio horri esker, lokalizatu, kontsultatu eta editatu daiteke hondakinak biltzeko guneei buruzko informazio guztia, bikain integratuz kudeatzaile alfanumerikoarekin. Hasieratik egundaino, Tracasa arduratu da proiektu hori egiteaz. Hona hemen proiektuaren funtzionaltasun garrantzitsuenetako batzuk:
- Hondakinak biltzeko guneen georreferentziazioa
- Datuen eredua zehaztea
- Integrazioa kudeaketarako web-aplikazio alfanumerikoarekin
- Bilaketa espazialak eta alfanumerikoak GISetik beretik edo aplikazio alfanumerikotik
- Informazioaren web edizioa
- Historikoen kontsultak
- Inprimaketa, hainbat txantiloi oinarri hartuta
- Erantsitako dokumentuen kudeaketa (argazkiak)
- Integrazioa Street Viewekin
Bezeroa:
Iruñerriko Mankomunitatea