2016an, EU Satcen (European Union Satellite Centre) erakundeak esparru-kontratu bat ezarri zuen erreferentziako kartografiari buruzko Copernicus zerbitzuari ekiteko, eta TRACASA, GMVrekin elkarlanean, horretan aritu ziren enpresen artean dago.
Zerbitzu horrek nabarmen hobetzen du NATOren MGCP (Multinational Geospatial Co-production Program) nazioarteko kartografia-estandarra, bai elementuen katalogoari, bat bukaerako eskala kartografikoari dagokienez. Zerbitzuaren emaitzez, lurraldearen 200 elementutik gora identifikatu eta katalogatu dira zenbait datu-base geoespazialetan, hala nola erabilera ekonomikoak, okupazioa, azpiegiturak, garraioa eta beste baliabide batzuk.
Zerbitzuaren ezarpenak zenbait datu geoerreferentziatu ematen ditu EBko mugen gainean, eta zenbait alderdiri buruzko informazio zehatzak ematen ditu, adibidez honako hauek: hidrografia, landare-estaldura, azpiegiturak eta biztanleriaren jarduera nagusiak. Zerbitzuak mugaz hornitzen du informazio geografikoari buruzko sistema, eta, horrela, kudeaketa-tresna da haien kontrolaz eta zainketaz arduratzen diren agintarientzat.
Bezeroa:
European Union Satellite Centre (EU SatCen)