Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistema (SITNA)

Proiektu hori 2000. urtean hasi zen, eta Nafarroako Gobernuaren geografia-informazio ofiziala kudeatzen du.

Honako hauek daude garatzen diren jardueren artean:

  • Datu-base geografikoa eta haren metadatuak mantentzea eta administratzea
  • Informazioa eguneratzeko mekanismoak eta sistemen integrazioa
  • Idazmahaiko aplikazioen garapena zenbait erabiltzaile-profiletarako (kontsulta, analisia, landa-lana)
  • Nafarroako geoataria garatzea eta mantentzea, hura funtzionatzeko beharrezkoak diren aplikazioen eta zerbitzuen garapena barne
  • Sistemako informazioaren ustiapena
  • Hedapena eta parte-hartzea nazioko zein nazioarteko ekitaldietan
  • SITNAko koordinazio-organoetan parte hartzea.

Bezeroa:
Nafarroako Gobernua

Referencias:
http://sitna.navarra.es

Proiektu gehiago - Lurraldeari buruzko informazio-sistemak