
Zerbitzu kartografikoak
Tracasak ibilbide luzea du kalitate eta prezisio handiko oinarrizko informazio kartografikoa ekoizteko proiektuak egiten, eta ekoizpen-zikloaren atal guztiak osatzen ditu: datuak airez garraiatutako sentsoreen bidez hartzea, kartografia topografikoa, eredu kartografikoak, ortofotoak, ortoirudiak, lurraldearen eredu digitalak, LiDAR produktuak eta aholkularitza.

Lurraldearen kudeaketa
Tracasa espezialista da SIG teknikak aplikatzen askotariko lurralde-azterketak egiteko. Azken urteotan halako proiektu ugari egin ditugu, naziokoak eta nazioartekoak, bereziki honako gai hauetan: lurzoruaren okupazioa eta estaldura, edafologia, ur-, nekazaritza- abeltzaintza- edo oihangintza-baliabideak, lurzatiak biltzea, lurren ukipenak…

Lurraldeari buruzko informazio-sistemak
Lurralde-kudeaketara bideratutako soluzio teknologikoak ematen ditugu esparru publikoan zein pribatuan zenbait sektoretan: Ingurumena, Hirigintza eta Lurralde Antolamendua, Nekazaritza, Oihangintza, Turismoa, Utilities, Barne-Larrialdiak, Kartografia, Katastroa.

Udal soluzioak
Tracasak udalen Udal Inbentarioen ezarpena, balorazioa eta mantentze-lana kudeatzen ditu (Ondasun higigarriak, higiezinak, bide-sareak, altzariak…), eta tramiteak eta kontsultak internet bidez egiteko aukera ematen du

Administrazioa modernizatzeko soluzioak
Irtenbideak eta informazio-sistema korporatiboak garatu, bilakatu eta mantentzen ditugu hainbat arlotan administrazio publikorako, hala nola katastroan, ogasunean, espediente korporatiboen kudeaketan, justizian, polizian, larrialdietan (112), hezkuntzan, eta oro har, negozioa ezagutzea gakoa den alorretan kalitatezko zerbitzuak berme osoz emateko
Hauek dira gure proiekturik berezienak
-
anemptytextlline2016an, EU Satcen (European Union Satellite Centre) erakundeak esparru-kontratu bat ezarri zuen erreferentziako kartografiari...
-
anemptytextllineEsperientziaren balioa Ekuadorko Errepublikak eta garapenerako banku inter-amerikarrak akordio bat adostu zuten 2011n landa-katastroa eta...